UCIren arauengatik
Mikel Landak Euskadi Fundazioko presidentea izateari utzi dio
EITB Media
Euskaltel-Euskadi ProTeam mailako taldea denez, eta Landaren Bahrain taldeak parte hartzen duen lasterketa batzuetan egon daitekeenez, Arabako txirrindulariak ezin du presidente karguan jarraitu.
Mikel Landak ez du Euskadi Findazioko presidentea izaten jarraituko, komunikatu baten bidez jakinarazi duenez. Nazioarteko Txirrindularitza Elkartearen arauek behartu dute kargua uztera.
Euskaltel-Euskadi ProTeam mailako taldea da, eta Landaren Bahrain-Victorious taldeak parte hartzen duen zenbait lasterketetan egon daiteke. Hori, ez litzateke etikoa izango Nazioarteko Txirrindularitza Elkartearen aburuz.