Kataluniako Itzulia (5. etapa)
Lennard Kämna garaile Manresan, eta Adam Yatesek lider jarraitzen du
L.E.A. | EITB MEDIA
Euskaltel- Euskadi taldeko Mikel Bizkarra hirugarren izan da. Amaierarako bi etapa falta direnean, Yatesek 45 segundoko aldea du Richie Porterekin eta 49 segundokoa Geraint Thomasekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lennard Kämna Bora-Hansgrohe taldeko alemaniarra gailendu da Kataluniako Itzuliko bosgarren etapan. Manresako helmugatik 26 kilometrora dagoen Montserrat gaina bakarrean igaro ostean.
Adam Yates (Ineos) britainiarra tropelarekin batera sartu da helmugan, irabazlearengandik minutu eta 59 segundora. Mikel Bizkarrak hirugarren egin du. Yatesek lider jarraitzen du eta sailkapeneko gainontzeko postuetan ere ez da aldaketarik.
Aurtengo edizioa amaitzeko bi etapa falta direnean, Richie Porte bigarren da 45 segundora, eta Geraint Thomas hirugarren, 49 segundora. Laugarren postuan Alejandro Valverse dago, minutu eta hiru segundora.