Itxi

Kataluniako Itzulia (6. etapa)

Peter Sagan gailendu da Mataron eta Ineosek podiuma defendatuko du azken egunean

L.E.A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Munduko txapeldun hirukoitza azkarrena izan da Mataroko esprintean eta denboraldiko lehen garaipena lortu du. Amaierarako etapa bakarraren faltan, sailkapen nagusian ez da aldaketarik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Peter Sagan Bora-Hansgrohe taldeko eslovakiarrak irabazi du Kataluniako Itzuliko seigarren etapa. Guztira, txirrindulariek 193,8 kilometro egin dituzte Tarragona eta Mataro artean.

Munduko txapeldun hirukoitza azkarrena izan da Mataroko esprintean eta denboraldiko bere lehen garaipena lortu du. Sailkapen nagusian, eta etapa bakarraren faltan, ez da aldaketarik. Horrela, Adam Yates, Rochie Porte eta Geraint Thomas Ineos taldeko txirrindulariek lehen hiru postuak defendatuko dituzte, Voltako lehen mendeurreneko edizioan.

Igandean, Volta Bartzelonako Montjuic mendateko ohiko igoerarekin amaituko da. Sei aldiz igo beharko dute, eta hortxe erabakiko da sailkapen nagsia. Aurten gazteluaren aldetik igoko dute, eta aldapa gogorrak izango dituzte.

Alejandro Valverderen azken aukera izango da podiumean sartzen saiatzeko. Movistar taldeko txirririndularia laugarren da sailkapen nagusian, Yatesengandik minutu eta hiru segundora.

Albisteak (3)

Bideoak (1)