75. edizioa
Van Baarlek irabazi du Flandrian Zehar lasterketa
A. B. | EITB Media
Herbehereetako txirrindulariak lortu du garaipena Belgikako klasikoaren 75. edizioan.
Dylan Van Baarlek (Ineos Granadiers) irabazi du Flandrian Zehar lasterketa asteazken honetan. Txirrindulariek 184,1 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute Roeselare eta Waregem artean.
Herbehereetako txirrindulariak helmugarako kilometro pila bat geratzen zirenean jo du erasoa, aurkariak ezustean harrapatuta. Bakarkako ihesaldiari eusteko gai izan da Van Baarle eta garaipena lasai ospatzeko aukera izan du.
Christophe Laporte (Cofidis) izan da bigarren eta Tim Merlier (Alpecin) hirugarren. Faborito nagusiak tropelean helmugaratu dira, irabazlearengandik 27 segundora.