Apirilean 11n jokatzekoa zen
Paris-Roubaix lasterketa urrira atzeratu dute, covid-19agatik
L.E.A. | EITB MEDIA
UCIk azaldu duenez, erabakia probako parte-hartzaileen eta arduradunen artean adostu dute, Frantziako gobernuak lasterketa apirilean jokatzea debekatu ostean.
Paris-Roubaix klasikoa urriaren 2tik aurrera jokatuko dute, eta ez apirilaren 11tik aurrera, hasiera batean iragarri bezala, "covid-19ak eragindako testuinguruaren ondorioz", UCIk eta antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera.
Erabakia emakumezkoen lasterketari ere eragiten dio, asteburu berean jokatzekoa baitzen lehen edizioa. Ondorioz, emakumezkoena urriaren 3tik aurrera jokatuko da.
Txirrindularitzako egutegiko klasiko nagusia atzeratzeko erabakia bertan parte duten guztien artean hartutako erabakia da, Frantziako Gobernuak apirilean jokatzea debekatu ostean.
David Lappartient UCIko presidentea gustura agertu da aurtengo Paris-Roubaix jokatu ahal izango delako, eta data berri bat adosteko izan dute gaitasuna goraipatu du, "parte-hartzaileei eta ikusleei dagokionez goi-mailako proba delako".
Christian Prudhomme, lasterketa antolatzen duen ASO enpresaren txirrindularitza saileko arduradunak ere mahai gainean jarri du hainbeste jarraitzaile dituen proba bat jokatzeko aukera izatea, eta emakumezkoen lasterketa ere aurrera ateratzeko modua aurkitu izana.
PARIS-ROUBAIX AND PARIS-ROUBAIX FEMMES POSTPONED TO OCTOBER
— Paris-Roubaix (@Paris_Roubaix) April 1, 2021
The organisers of Paris-Roubaix and Paris-Roubaix Femmes have recognised the Préfecture des Hauts de France’s decision to request the postponement of the events that had been scheduled to take place on the 11th April. pic.twitter.com/WGqcw1MiwR