33 urterekin
Sicardek txirrindularitza uzten du bihotzeko gaixotasun batengatik
A.B. | EITB Media
Romain Sicard euskal txirrindulariak txirrindularitza uzten duela iragarri du. Bihotzeko gaixotasun bat da arrazoia.
Romain Sicardek (Total Direct Energie) bihotzeko arazo baten ondorioz txirrindularitza uzten duela iragarri du ostiral honetan. Euskal txirrindularia 23 urtez azpiko munduko txapelduna izan zen 2009an eta lau urtez egon zen Euskaltel taldean.
Hasparrengo (Lapurdi) txirrindulariak erretiroa hartzearen arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du: "Azken hiru urteetan osasun azterketak egiten ibili zaizkit, eta 2021eko otsailaren 1ean jakinarazi zidaten ezin niola denboraldiari ekin. Azken bi hilabeteak oso luzeak izan dira. Txarrena da gauzak argi ez dituzunean eta erantzun argirik ez duzunean", adierazi du Sicardek.
"Asteartean jaso nuen albistea eta jada barneratu dut. Eskerrak eman nahi dizkiet txirrindulari eta kirol honetan lanean ari diren pertsona guztiei, eskaini didaten babesagatik. Taldea bikaina izan da kirol arloari eta arlo pertsonalari dagokionez", gaineratu du Hasparrengo txirrindulariak.