Kargatzen...
Itxi

Erorikoa izan du

Nibalik erradioa hautsita du eta ebakuntza egingo diote

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Italiako Giroko txapeldun bikoitza den Vincenzo Nibalik erorikoa izan du entrenamendu baten, eta eskuin besoko erradioa hautsita du. Ostegun honetan ebakuntza egingo diote.

Vincenzo Nibali, txirrindularia. Argazkia: @TrekSegafredo

Vincenzo Nibalik (Trek-Segafredo) hautsita du eskuin eskumuturreko erradioa, entrenatzen ari zenean erorikoa izan ostean. Ostegun honetan ebakuntza egingo diote Trek-Segafredo taldeak jakinarazi duenez. Zalantza dago bere parte-hartzea Italiako Giroan.

"Azterketa klinikoek argitu dutenez, Vincenzo Nibalik haustura du eskuin eskumuturreko erradioan. Ostegun honetan ebakuntza egingo diote, eta ondoren jakin ahal izango dugu sendatze-epea zenbatekoa izango den. Horren arabera erabakik du Giroan parte hartuko duen ala ez", adierazi du Trek-Segafredo taldeak publikatu duen mediku txostenak.

Nibali Tenerifetik Suitzara joan zen astelehenean, eta Luganoko ospitalean osasun-azterketak egin zituen. Italiako Giroa maiatzaren 8tik 30era artean egingo da, eta lasterketa birritan irabazi duen Vincenzo Nibaliren parte-hartzea kolokan dago.

Albisteak (3)