Igande honetan
Alaphilippe-Roglic lehiaren beste atal bat, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan
L. E. A. | EITB MEDIA
ETB1 eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute txirrindularitza-lasterketa klasikoa, 14:30etik aurrera.
Klasikoen asteari amaiera emango dio igande honetan Lieja-Bastogne-Lieja "monumentuak". 259 kilometroko ibilbidea izango du, Liejan hasi eta amaituta, eta, aurreikuspenen arabera, Julian Alaphilippen eta Primoz Roglicen arteko lehia estua izan daiteke protagonista, biek ere norgehiagoka ederra eskaini baitzuten aste honetan bertan jokatutako Flèche Wallone klasikoan.
Biak dira aurtengo faborito nagusiak, are gehiago asteazkeneko lehia ikusi ostean, Alaphilippek helmugarako 75 metro falta zirenean gainditu baitzuen Roglic.
Horiekin batera, badira tropeleko beste izen handi asko: Philippe Gilbert (Lotto Soudal), Tadej Pogacar (UAE), Jakob Fuglsang (Astana), Greg Van Avermaet (AG2R), Max Schachmann (BORA-Hansgrohe) edo Michal Kwiatkowski (INEOS Grenadiers), esaterako.
Ibilbide zaila eta gorabeheratsua izango dute aurretik, aldapa ugarirekin, 11 ofizialki, eta baliteke garaipena esprintean jokatzea.
Aurtengo edizioan Eddy Merckx handia omenduko dute, lasterketa honetan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia. Hori dela eta, Cote de Stockeu igoko dute, % 12,5eko aldapa duen igoera.
¿¿¿¿ #LBL 2021 ¿¿¿¿
— Liège-Bastogne-Liège (@LiegeBastogneL) February 5, 2021
¿ Dimanche 25 avril / Sunday, April 25
¿ 11 côtes/climbs
¿ Un final identique à 2020 pour La Doyenne !
¿ La Doyenne 2021 features a final identical to that in 2020! pic.twitter.com/mNbAKHbLhD