Kargatzen...
Itxi

Esprintean

Pogacarrek bereganatu du Liejako klasikoa, Alaphilipperi gailenduta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lasterketa esprintean erabaki da, ihes eginda helmugaratu den bosteko baten artean. Bertan zeuden Valverde, Woods eta Gaudu ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrak irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako 107. edizioa, eta, hala, lehen 'monumentua' gaineratu du palmaresera, bost txirrindulariren arteko esprintean azkarrena izan eta gero. Izan ere, zentimetro gutxigatik bada ere, Julian Alaphilippe munduko txapelduna azpiratu du azken unean. 

Hirugarren postua David Gaudu frantziarrarentzat (Groupama) izan da, eta laugarrena Alejandro Valverderentzat, 41. urte bete dituen egunean. Murtziarra urrunetik abiatu da ezustekoa emateko asmoz, baina ezin izan dio bere buruari bosgarren titulua oparitu klasikoen arteko zaharrenean. Bosgarren Michael Woods (Israel Start Up) kanadarra izan da.

Helmugarako 36 kilometrora, tropelean eroriko bat izan da, eta lehendabiziko etena sortu da faboritoen artean: Primoz Roglic (Jumbo-Visma), ihesean jaun eta jabe dena, sufritzen ari zen bitartean, Ineoseko kideak tiraka hasi dira; bien bitarte, Pogacar eta Valverdek abantaila lortzeko aprobetxatu dute. Alaphilippek ere egoera gainditzea lortu du eta lasterketa irabazteko aukerei eutsi die.

Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak salto egin du aurreko taldetxotik, eta 20 segundoko tartea zabaldu duen arren, harrapatu egin dute 13 kilometro falta zirela. Une horretan, Woods kanadarrak erasoa jo du, eta garaipenaren jokoan sartuta egon den bostekoa osatu du, Valverde Alaphilippe, Pogacar eta Gaudurekin batera.

Ondo konpondu dira elkarrekin, eta atzetik ehiza-lanean ahalegindu badira ere (Roglic ere tiraka ibili da), euretako izan da irabazlea. Horrenbestez, urteko hirugarren 'monumentua' Pogacarrentzat izan da.

Sailkapenak:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 6:39:26
2 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) 0:00
3 - GAUDU David (Groupama) 0:00
4 - VALVERDE Alejandro (Movistar) 0:00
5 - WOODS Michael (Israel) 0:00
6 - HIRSCHI Marc (UAE) 0:07
7 - BENOOT Tiesj (DSN) 0:07
8 - MOLLEMA Bauke (Trek) 0:07
9 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) 0:09
10 - MOHORIC Matej (Bahrain) 0:09

Albisteak (5)

Bideoak (1)