Ekainaren 6tik 13ra
Astanak Ion Izagirre izango du taldeburu Dauphinén
EITB Media
Alex Aranburu eta Oscar Rodriguez txirrindulariak ere ondoan izango ditu Ionek. Lasterketa EITBn zuzenean eskainiko da.
Ion Izagirre izango da Astana taldeko gizon indartsua eta taldeburua aurtengo Dauphiné Kriteriumeko sailkapen nagusirako eta Alex Aranburu gipuzkoarra eta Oscar Rodriguez nafarra ondoan izango ditu laguntzeko.
Izagirrek (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 32 urte) bere debuta egingo du Frantziako lasterketan. Euskal Herriko Itzulian etapa bat irabazi du aurten eta oso denboraldi hasiera ona izan du, beraz, sailkapen nagusian postu on bat egitea du jomuga, "bai egia da nire debuta izango dela Dauphinén, baina ez dut uste hori oso garrantzitsua denik. Nire ideia lehenengo postuetan egotea da, baina jakin badakit ez dela erreza izango, Tourra baino lehen dagoen proba honetan onenak egoten ohi dira".
Astana taldeko txirrindulariak honako hauek izango dira:
Alex Aranburu (EUS), Dmitriy Gruzdev (KAZ), Ion Izagirre (EUS), Alexey Lutsenko (KAZ), Yuriy Natarov (KAZ), Benjamin Perry (CAN) eta Oscar Rodriguez (EUS).
Lasterketa EITBn zuzenean eskainiko da egunero.