Dauphine, 2. etapa
Etapa eta lidergoa ihesaldiko Postlbergerrentzat
EITB MEDIA
Ihesaldiko azkarrena izan da austriarra, eta bakar bakarrik helmugaratu da Saugueseko helmugara.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dauphiné Kriteriumeko 2. etapa jokatu da gaur, Brioude eta Saugues herrien artean, guztira 173 kilometro ibilbide gorabeheratsuan.
Bora taldeko Lukas Postlberger txirrindulariak saria izan du eguneko ihesaldian parte hartu eta gero.
Ihesaldian, l. Postlberger (BOH), A. Delaplace (ARK), S. Archbold (DQT) eta M. Holmes (LTS) txirrindulariak izan dira protagonista, baina helmugarako 33 kilometroren faltan, Postlbergerrek eta Archboldek erasoa jo eta aurrera egin dute. Hala, Holmes eta Delaplace atzean utzi dituzte.
Aurretik, 2. mailako Cote de la Foret de Pourcheresse eta 4. mailako Cote de Masset falta ziren, azken hori helmugatik oso gertu. Tropelak erritmoa bizitu du orduan, ihesaldiaren bila. Hala ere, Postlbergerrek aurrera egin du bakar-bakarrik bigarren mailako mendatean.
Atzetik, tropelaren abiadura altua izan da, ihesaldia zapuztu nahian. Halere, ezinean ibili dira, ez die denborarik eman, eta austriarrak saria eskuratu du, bai etapa, bai lidergoa.
Bihar, ekainak 1, hirugarren etapa jokatuko da lasterketa frantziarrean, Langeac - Saint-Haon-Le-Vieux, 172 kilometroko jardunaldia.
SAILKAPENA