Denboraldiko aurreneko proba
Andre Greipelek irabazi du Down Under Classic criteriuma
Erredakzioa
Lotto-Belisol taldeko alemaniarrak Edvald Boasson Hagen (Team Sky), Heinrich Haussler (Garmin-Barracuda) eta Jose Joaquin Rojas (Movistar) gainditu ditu esprintean.
Andre Greipel txirrindulari alemaniarrak irabazi du esprintean Down Under Classic proba. Denboraldiko aurreneko lasterketa eskuratu du Lotto-Belisol taldeko txirrindulariak, esprintean Edvald Boasson Hagen, Heinrich Haussler eta Jose Joaquin Rojas gaindituta.
51 kilometroko criteriuma, Town Down Under lasterketako atariko proba, Lotto-Belisol taldeak erraz kontolatu egin du eta taldeko esprinterra, Greipelek, ez du hutsik egin.