Olinpiar Jokoak
Ion Izagirre, Gorka Izagirre eta Omar Fraile, Tokiora
EITB Media
Momentuz kanpoan geratuko dena Pello Bilbao izango da. Ordezkoen artean dago eta deitutakoen artean lesio bat ez badago ez da Tokion izango.
Pascual Momparler hautatzaileak gaur eman du jakitera Tokioko Olinpiar Jokoetan parte-hartzeko behin-betiko zerrenda.
Alejandro Valverde, Ion Izagirre, Gorka Izagirre, Omar Fraile eta Jesus Herrada dira Espainiako txirrindularitzako selekzioa osotzen duten bost ziklistak.
Lasterketa uztailaren 24an jokatuko da eta erlojuaren kontrakoa hilaren 28an izango da, bertan Ion Izagirrek hartuko du parte.
Momparlek Valverde izango dela talde-burua nabarmendu du, "Valverderi laguntzeko talde bat osotu nahi genuen. Lan egiteko gai, eta gainera ihesaldietan sartzeko trebeak. Selekzio bakoitzeko hain ziklista gutxi egonda, alternatiba eta mugimendu asko izango dituen lasterketa izango da. Guztiek 200 kilometroko karreretan oso maila ona erakutsi dute".
Momentuz kanpoan geratuko dena Pello Bilbao izango da. Ordezkoen artean dago eta deitutakoen artean lesio bat ez badago ez da Tokion izango.