Itxi

Larunbatean

Vindegaard, Landa eta Bernal gizonezkoetan, eta Kennedy eta Van Dijk emakumezkoetan, faborito nagusi Klasikoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi lasterketak zuzenean emango dituzte ETBk eta eitb.eus-ek 12:00etatik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jonas Vindegaard Frantziako Tourreko bigarren sailkatua izango da Donostiako Klasikoko izarretako bat. Ibilbide gogorra izango dute, 223 kilometro eta sei mendaterekin. Mikel Landa eta Egan Bernal dira beste faboritoetako batzuk.

Lasterketak 40 urte betetzen ditu aurten eta izen handian izango ditu irteeran, Bauke Mollema 2016ko irabazlea eta Julian Alaphilippe 2018koa tartean. Simon Yates eta Superman Lopez ere irteeran izango dira.

Hala ere, nazioarteko tropeleko beste txirrindulari batzuk ez dira bertan egongo. Remco Evenepoel azken irabazlea eta bi edizio irabazi dituen Alejandro Valverde dira horietako bi.

Lasterketak  World Tourreko 19 talde bilduko ditu, eta antolatzaileek gonbidatutako beste sei, tartean Euskaltel.

Van Vleuten, azken orduko parte-hartzailea

Emakumezkoen lasterketari dagokionez, aurtengo edizioak faborito argia du, Lucy Kennedy australiarra eta aurreko edizioko irabazlea. Ellen Van Dijk holandarra eta Ane Santesteban izango dira bere aurkaririk nagusienak.

Movistar Teameko Annemiek Van Vleuten ere Donostian izango da Tokioko Olinpiar Jokoetako erlojuaren kontrako saioan urrea irabazi ostean. Ikusteke dago nekeak eragina duen ala ez bere errendimenduan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)