Itxi

Burgosko Itzulia (Lehen etapa)

Planckaertek irabazi du Burgosko Itzuliko estreinako etapa eta sailkapen nagusiko liderra da

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Edward Planckaert belgikarra nagusitu da lehen etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Mikel Landa bederatzigarren izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Edward Planckaertek (Alpecin- Fenix) irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa eta lasterketako aurtengo edizioko lehen liderra da. Estreinako etapa Burgosen hasi eta bukatu da (161 km). 

Helmugarako hogei kilometro falta zirenean erorikoa izan da tropelean, eta hainbat txirrindulari moztuta geratu dira. Erori diren txirrindularien artean egon dira Egan Bernal eta Adam Yates

Azken metroetan Planckaert nagusitu da Gonzalo Serranorekin (Movistar) izan duen esprintaren ostean. Vicenzo Albanese (Bahrain Victorious) izan da hirugarren. Mikel Landa (Bahrain Victorious) euskal txirrindularia bederatzigarren izan da, irabazlearengandik bederatzi segundora helmugaratuta. 

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia: 

1 - PLANCKAERT Edward (Alpecin) 3:34:42

2 - SERRANO Gonzalo (Movistar) d.b.

3 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) + 1"

4 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +1"

5 - BARDET Romain (DSM) + 3"

6 - STANNARD Robert (BikeExchange) + 9"

7 - FLOREZ Miguel Eduardo (Arkea) +9"

8 - BOL Jetse (Burgos-BH) + 9"

9 - LANDA Mikel (Bahrain) + 9"

10 - LEDANOIS Kevin (Arkea) + 9"

Albisteak (3)

Bideoak (1)