Itxi

TAS-en epaia

Bi urteko zigorra Alberto Contadorrentzat

Erredakzioa

Clenbuterolekin positibo eman zuen 2010eko Tourrean eta urte horretan irabazitako Tourra eta 2011ko Giroa kentzea erabaki du TAS-ek. Ezin izango du aurtengo Tourrean eta Olinpiar Jokoetan parte hartu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kirol Arbitrajeko Epaitegiak, TASek, bi urteko zigorra ezarri dio Alberto Contador txirrindulariari. Espainiarrak clenbuterolekin positibo eman zuen 2010eko Frantziako Tourrean. Aldi berean, urte horretan irabazitako Tourra eta 2011ko Giroa kendu dizkio epaitegiak.

Gauzak horrela, Pintoak ezin izango du Londreseko Olinpiar Jokoetan eta aurtengo Tourrean parte hartu. Abuztuaren 6tik aurrera berriro korritu ahal izango du (zigorrak atzeraeraginezko izaera dauka) eta prest egongo litzateke Espainiako Vueltan lehiatzeko.

Contadorren auzia duela urte eta erdi hasi zen eta epaia gaur ezagutu dugu. AMAk (Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia) eta UCIk Espainiako Txirrindularitza Federazioaren absoluzioaren aurkako helegitea aurkeztu zuten. TASen erabakia hauxe da baina dopina frogatuta ez dagoela aitortu du.




Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)