Kargatzen...
Itxi

Baieztatuta

Tadej Pogacarrek Europako Txapelketan hartuko du parte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Trenton jokatuko da irailaren 8tik 12ra bitartean.

Tadej Pogacar, Tourreko erlojupekoan. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar esloveniarrak 2021eko Europako Txapelketan parte hartuko duela baieztatu dute antolatzaileek.

22 urteko txirrindulariak kirol-ibilbide ikusgarria du jada, Frantziako Tourra birritan irabazi du, Lieja-Bastogne-Lieja ere palmaresean du, eta Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina erdietsi berri du.

Beraz, Remco Evenepoel belgikarrarekin batera, faborito nagusia da iraupeneko lasterketan garaipena erdiesteko.

Proba irailaren 12an jokatuko da, 179,2 kilometroko ibilbide batean, eta Monte Bondoneko igoera gogorrari egin beharko diote aurre, azken zirkuituan sartu baino lehen.

Aurretik, hilaren 9an jokatuko den 22,4 kilometroko erlojupekoan hartuko du parte, eta proba horretan ere irabazteko hautagaien artean dago.

Albisteak (3)