Contador auziko erreakzioak
Andy Schleck: 'Contadorren zigorrak ez nau pozten'
Erredakzioa
Luxenburgoko txirrindularia 2010eko Frantziako Tourreko garailea bilakatuko da TAS-ek Pintoko txirrindulariari bi urtekoa zigorra ezarri eta gero.
Andy Schleck txirrindularia bilakatuko da 2010eko Frantziako Tourreko irabazlea, TAS-ek Alberto Contador zigortu eta gero. Luxenburgoko txirrindulariak albisteak tristetu egin duela adierazi du.
Ezustekoa izan da Andy Schleckentzat TAS-ek hartutako erabakia eta horregaitik "Contadorregatik triste" dagoela adierazi du. "Bere errugabetasunean sinistu" izan duela azpimarratu du Radioshack taldeko liderrak.
"Txirrindularitzarentzat egun tristea da eta atera dezakegun gauza postibo bakarra 566 egunen ostean erabakia hartu dela da. Azkenean aurrera egin dezakegu" azaldu du Andy Schleckek.