Itxi

Bi urteko zigorra

Contadorrek prentsaurrekoa eskainiko du gaur 19:30ean

Erredakzioa

Txirrindularia espainiarrak hedabideen aurrean emango du TAS-en erabakiaren inguruko iritzia. Ondoan Bjarne Riis izango du, Saxo Bankeko zuzendaria.

Alberto Contadorren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Alberto Contador txirrindulariak prentsaurrekoa eskainiko du gaur 19:30etik aurrera (zuzenean eitb.com-en). Espainiarrari bi urteko zigorra ezartzea erabaki du TAS-ek eta hedabideen aurrean horren inguruko iritzia emango du. Ondoan Bjarne Riis izango du, Saxo Bankeko zuzendaria.

"Erabakia ez da, noski, guk espero genuena, baina prozesua eta dokumentazioa aztertzen ari dira gure arduradunak", esan du Riisek.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (2)