Itxi

8. etapa, Espainiako Itzulia

Fabio Jakobsenek bere bigarren etapa garaipena lortu du, esprintean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sailkapen nagusiari dagokionez, aldaketarik ez. Primoz Roglic esloveniarrak lidergoan jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fabio Jakobsenek bere bigarren etapa garaipena lortu du, esprintean, Espainiako Itzuliaren 8. etapan. Sailkapen nagusiari dagokionez, aldaketarik ez. Primoz Roglic esloveniarrak lidergoan jarraitzen du.

Deceuninck-Quick Step taldeko herbeheretarrak irabazi du Murtziako kostaldean amaiera duen 173,7 kilometroko etapa. Garaipen horrekin, bere bigarren etapa garaipena du Jakobsenek aurtengo Espainiako Itzulian.

Bestalde, Alberto Dainese (Team DSM) bigarren sailkatu da, eta Jasper Philipsen (Alpeccin-Fenix) hirugarren.

Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan. Beraz, Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarrak lidergoan jarraitzen du, eta 8 segundoko aldea du Felix Grossschartnerekiko (BORA Hansgrohe).

8. etapako sailkapena:

1 - JAKOBSEN Fabio (Deceuninck - Quick Step) 3:56:05

2 - DAINESE Alberto (Team DSM) 0:00

3 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 0:00

4 - MEEUS Jordi (BORA Hansgrohe) 0:00

5 - EINHORN Itamar (Israel Start-Up Nation) 0:00

6 - DEMARE Arnaud (Groupama - FDJ) 0:00

7 - MATTHEWS Michael (Team BikeExchange) 0:00

8 - LAAS Martin (BORA - hansgrohe) 0:00

9 - ALLEGAERT Piet (Cofidis, Solutions Credits) 0:00

10 - ABERASTURI Jon (Caja Rural - Seguros RGA) 0:00

Sailkapen nagusia:

1 - ROGLIC Primoz (Team Jumbo-Visma) 29:14:40

2 - GROßSCHARTNER Felix (BORA Hansgrohe) 0:08

3 - MAS Enric (Movistar Team) 0:25

4-  LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) 0:36

5 - POLANC Jan (UAE-Team Emirates) 0:38

6 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 0:41

7 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) 0:57

8 - KUSS Sepp (Team Jumbo-Visma) 0:59

9 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) 1:06

10 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) 1:22

Albisteak (8)

Bideoak (1)