Espainiako Itzulia, 13.etapa
Senechal frantziarrak irabazi du 13. etapa, esprintean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Eiking norvegiarrak lider jarraitzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Florian Sénéchal frantziarra (Deceuninck-Quick Step) izan da azkarrena Espainiako Itzuliko 13. Etapa erabaki duen esprintean. Txirrindulariek 203,7 kilometroko ibilbidea egin dute Belmez eta Villanueva artean.
Esprinta Deceuninck taldeak abiatu du era Senechalek ondo aprobetxatu du bere taldekideen lana. Frantziarrak 4 ordu 58 minutu eta 23 minutu denbora egin du, Matteo Trentinen (UAE Emirates) eta Alberto Daineseren (DSM) aurretik.
Sailkapen nagusian, Odd Christian Eiking norvegiarrak lider jarraitzen du. Guillaume Martin (Cofidis) bigarren da 58 segundora, eta Primoz Roglic hirugarren, minutu eta 56 segundora. Enric Mas laugarren da, 2:31ra.
Larunbatean 14. etapa jokatuko dute, 165,7 kilometrokoa, Doon Benito eta Pico Villuercas artean.
13. ETAPAREN SAILKAPENA
1 - SÉNÉCHAL Florian Deceuninck - Quick Step 4:58:23
2 - TRENTIN Matteo UAE-Team Emirates +0:00
3 - DAINESE Alberto Team DSM +0:02
4 - MEZGEC Luka Team BikeExchange +0:03
5 - DEWULF Stan AG2R Citroën Team +0:03
6 - ALLEGAERT Piet Cofidis, Solutions Crédits +0:03
7 - EINHORN Itamar Israel Start-Up Nation +0:03
8 - SOTO Antonio Jesús Euskaltel - Euskadi +0:03
9 - OLIVEIRA Rui UAE-Team Emirates +0:03
10 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers +0:06
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - EIKING Odd Christian Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 50:31:52
2 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +0:58
3 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma +1:56
4 - MAS Enric Movistar Team +2:31
5 - LÓPEZ Miguel Ángel Movistar Team +3:28
6 - HAIG Jack Bahrain - Victorious +3:55
7 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers +4:41
8 - YATES Adam INEOS Grenadiers +4:57
9 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +5:03
10 - GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +5:38