Espainiako Itzulia, 15. etapa
Rafal Majkak irabazi du 15. etapa, ihesaldi luze baten ostean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Steven Kruijswijk bigarren izan da 1:27ra, eta Chris Hamilton australiarra hirugarren, 2:19ra.
Rafal Majka poloniarra (UAE Emirates) gailendu da Espainiako Itzuliko 15. etapan, bera bakarrik kilometro mordoa ihes eginda eman ostean. Txirrindulariek 197,5 kilometroko ibilbidea egin dute Navalmoral eta El Barraco artean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Eiking norvegiarrak lehen postuan jarraitzen du.
Majka 31 urteko eskalatzaileak garaipen handia lortu du El Barracon. 1:27 atera dio bigarrenari, Steven Kruijswijki, eta 2:19 Chris Hamilton hirugarrenari. Faboritoen taldea 2:57ra helmugaratu da.
Sailkapen nagusian, Eikingek lider jarraitzen du, Guillaume Martin bigarren da 54 segundora, eta Primoz Roglic esloveniarra hirugarren, 1:35ra. Enric Mas laugarren postuan dago, 2:11ra.
Astelehenean, Vueltak bigarren atseden eguna izango du, Santanderren, eta asteartean 16. Etapa jokatuko dute, 180 kilometrokoa, Laredo eta Santa Cruz de Bezana artean.
15. ETAPAKO SAILKAPENA
1 - MAJKA Rafal UAE-Team Emirates 4:51:36
2 - KRUIJSWIJK Steven Team Jumbo-Visma +1:27
3 - HAMILTON Chris Team DSM +2:19
4 - YATES Adam INEOS Grenadiers +2:42
5 - CICCONE Giulio Trek - Segafredo +2:57
6 - EIKING Odd Christian Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +2:57
7 - GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +2:57
8 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +2:57
9 - DE LA CRUZ David UAE-Team Emirates +2:57
10 - MAS Enric Movistar Team +2:57
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - EIKING Odd Christian Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 59:57:50
2 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +0:54
3 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma +1:36
4 - MAS Enric Movistar Team +2:11
5 - LÓPEZ Miguel Ángel Movistar Team +3:04
6 - HAIG Jack Bahrain - Victorious +3:35
7 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers +4:21
8 - YATES Adam INEOS Grenadiers +4:34
9 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +4:59
10 - GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +5:31