Etapa garaipena, helburu
Euskaltel-Euskadi talde sendoarekin arituko da Andaluziako Itzulian
Erredakzioa
Samuel Sanchez eta Igor Anton izango dira taldeko liderrak otsailaren 19tik 23ra jokatuko den Andaluziako Itzulian. Talde laranjak denboraldiko aurreneko garaipena du helburu.
Euskaltel-Euskadik talde sendoarekin jokatuko du Andaluziako Itzulia. Espainiako hegoaldean korrituko den itzulia otsailaren 19tik 23ra jokatuko da eta talde laranjak 2012ko aurreneko garaipena bilatuko du. Horretarako Gorka Gerrikagoitiak talde indartsua osatu du Samuel Sanchez eta Igor Anton laguntzeko.
Taldeko liderrak ondo babestuta izango dira errepidean, Egoi Martinez, Mikel Landa, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo izango baitira taldekideak.
Andaluziako Itzulian 16 talde arituko dira eta goi mailako txirrindulariek garaipena borrokatuko dute. Alejandro Valverde, Oscar Freire, Denis Menchov, Jurgen Van der Broeck, Samuel Sanchez, Igor Anton, Bauke Mollema edo Frank Schleck dira faborito nagusiak.
Itzuliko hamasei taldeak, Euskaltel-Euskadi, Katusha, Lotto-Belisol, Movistar Team, Rabobank, RadioShack-Nissan eta Vacansoleil (ProTeams), Accent Jobs-Willems-Veranda's, Andalucia, Caja Rural, Cofidis, NetApp, Project 1t4i, Saur-Sojasun eta Spidertech (Profesional Continental) eta NSP-Ghost (Continental), izango dira.