Itxi

Italia

Van Dijk izan da garailea errepideko Europako txapelketan

EITB MEDIA

Atzetik, Liane Lippert alemaniarra eta Rasa Leleivyte lituaniarra helmugaratu dira bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Eider Merino euskalduna, aldiz, 19. postuan helmugaratu da, 2 minutu eta 28 segundora.

Ellen van Dijk. Argazkia: UEC

Ellen van Dijk izan da garailea errepideko Europako txapelketan, erlojupeko proban bigarren postua lortu ostean. Atzetik, Liane Lippert eta Rasa Leleivyte helmugaratu dira bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Eider Merino euskalduna, aldiz, 19. postuan helmugaratu da, 2 minutu eta 28 segundora.

23 kilometroren faltan ihesaldian egindako eraso batek eman dio garaipena herbeheretarrari. Atzetik, ihesaldian ere, Lippert alemaniarra eta Rasa lituaniarra helmugaratu dira, 1'18"-ra.

Bestalde, Eider Merino euskaldunak ez du ihesaldia harrapatu eta 19. postuan sailkatu da, 2 minutu eta 28 segundora.

Europako errepideko txapelketaren sailkapena

1 - VAN DIJK Ellen (Herbehereak) 2:50:35

2 - LIPPERT Liane (Alemania) + 1'18"

3 - LELEIVYTE Rasa (Lituania) + 1'18"

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Polonia) + 1'18"

5 - VOLLERING Demi (Herbehereak) + 1'18"

6 - CAVALLI Marta (Italia) + 1'18"

7 - REUSSER Marlen (Suitza) + 1'18"

8 - AMIALIUSIK Alena (Bielorrusia) + 1'18"

9 - VAN VLEUTEN Annemiek (Herbehereak) + 1'21"

10 - BALSAMO Elisa (Italia) + 2'28"

19 - MERINO Eider (Euskal Herria) + 2'28"

Albisteak (1)