Otsailaren 19tik 23ra
Anton eta Samuel Sanchez, Euskalteleko liderrak Andaluziako Itzulian
Erredakzioa
Egoi Martinez, Juanjo Oroz, Gorka Izagirre, Mikel Astarloza eta Jorge Azanza txirrindulariek osatzen dute taldea. Itzulia otsailaren 19tik 23ra artean burutuko da.
Euskaltel Euskadik luxuzko taldea aurkeztuko du Vuelta a Andalucia-Ruta del Sol probaren 58. ediziorako. Samuel Sanchez eta Igor Anton izango dira taldeburuak otsailaren 19an hasi eta 23an bukatuko den lasterketa honetan.
Samuel Sanchezek debuta egingo du denboraldia honetan, baina Igor Antonentzat ez da denboraldiko lehen lasterketa izango Mallorcako Challengean aritu baitzen. Antonekin eta Sanchezekin batera, Egoi Martinez, Juanjo Oroz, Gorka Izagirre, Mikel Astarloza eta Jorge Azanza txirrindulariek osatzen dute taldea.
Andaluziako Itzuliko ibilbidea:
Otsailaren 19a - Prologoa: San Fernando - San Fernando (Erlojupekoa. - 6 km)
Otsailaren 20a – Lehen etapa: Zahara de los Atunes - Benalmadena (197,9 km)
Otsailaren 21a – Bigarren etapa: Málaga - Lucena (final en alto 1ª cat. - 144,7 km)
Otsailaren 22a – Hirugarren etapa: Montemayor - Las Gabias (157,1 km)
Otsailaren 23a – Laugarren etapa: Jaen - La Guardia de Jaen (135,7 km)