Flandria 2021
Filippo Ganna, erlojupeko munduko txapelduna
EITB MEDIA
Podiuma Wout van Aertek eta Remco Evenepoelek osatu dute, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
Filipoo Gannak irabazi du erlojupeko Munduko Txapelketa Belgikan. Italiarraren atzetik, Wout van Aert eta Remco Evenepoel bigarren eta eta hirugarren sailkatu dira podiuma osatuz.
Italiarrak flandriarren jaia zapuztu du van Aert eta Evenpoelen aurretik sailkatuz. Gannak 5 segundoko aldearekin garaitu du bigarren sailkatua, 47 minutu eta 47 segundoko denbora lortuz.
Hala ere, flandriarrek zilarra eta brontzea irabazi dute. Izan ere, Wout van Aert eta Remco Evenepoel bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Evenepoel gaztearen kasuan, Trentoko Europako Txapelketan lortutako marka errepikatu du.
Sailkapena
1 - GANNA Filippo (Italia) 47:47
2 - VAN AERT Wout (Belgika) + 6"
3 - EVENEPOEL Remco (Belgika) + 44"
4 - ASGREEN Kasper (Danimarka) + 44"
5 - KUNG Stefan (Suitza) + 1' 07"
6 - MARTIN Tony (Alemania) + 1' 18"
7 - BISSEGGER Stefan (Suitza) + 1' 26"
8 - HAYTER Ethan (Britainia Handia) + 1' 27"
9 - AFFINI Edoardo (Italia) + 1' 49"
10 - POGACAR Tadej (Eslovenia) + 1' 53"