Itxi

Ofiziala

Oscar Rodriguez nafarra Movistar taldean arituko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskadi Murias eta Astana taldeko txirrindulari ohiak bi urteko kontratua sinatu du Eusebio Unzueren taldearekin.

Oscar Rodriguez, 2018ko La Vueltan etapa garailea izandakoa Euskadi Muriasekin. Argazkia: EFE

Oscar Rodriguez Movistar taldean arituko da 2022 denboraldian, eta, horrenbestez, UCI World Tourreko taldearen lehen fitxaketa izango da. Nafarrak Astana taldea utzi, eta bi urteko kontratua sinatu du Eusebio Unzueren taldearekin.

Euskadi Murias taldeko txirrindulari ohiak etapa garaipena eskuratu zuen 2018an, Espainiako Itzuliaren La Camperona mendatean. 2019an Burgosko Itzulian lortutako bigarren postuak Astana taldearekin aritzeko aukera zabaldu zion. Kazakhstango taldearekin, bigarren postua lortu du Mont Ventouxen eta hirugarrena Okzitanian.

"Oso pozik nago Movistarren aritzearekin. Gainera, etxeko taldea da eta historia luzea duen taldea... oso pozik nago", azaldu du Oscar Rodriguez nafarrak.

Albisteak (2)