Elkarrizketa
Madariaga: 'Euskaltelek atzerritarrak fitxatu ditzake'
Erredakzioa
"Gerta daiteke. Baina dena aurkitzen ditugun babesleen eskuetan egongo da. Dirudienez, kanpoan Euskadin baino gehiago maite digute", azaldu du Euskalteleko managerrak.
"Euskaltelek txirrindulari atzerritarrak fitxatu ditzake", adierazi du Miguel Madariaga taldeko managerrak elkarrizketa batean, Marca kirol egunkarian.
Kazetariak egindako galderari honakoa erantzun dio Madariagak: "Gerta daiteke. Baina aurkitzen ditugun babesleen eskuetan egongo da dena. Dirudienez, kanpoan Euskadin baino gehiago maite digute".
Euskaltelen etorkizunak Madariaga kezkatzen du. Aurrekontua murriztu ostean, taldeko arduradunak laguntzaileak bilatzen ari dira.
Nahiz eta taldeak ibilbide arrakastatsua izan, arazo ekonomikoek eta UCIren puntu banaketa sistema berriak taldeari kalte handia egin diote. Orain babesle berriak aurkitzera behartuta dago.