Andaluziako Itzulia
Ramirez Abejak bigarren etapa irabazi du ihesaldi luze baten ostean
Erredakzioa
Patrick Gretsch alemaniarrak sailkapen nagusiko buruan jarraitzen du. Gretschek lehen etapa irabazi zuen San Fernandon (Cadiz).
Javier Ramirez Abeja Andaluzia taldeko txirrindulari sevillarrak Andaluziako Itzuliko bigarren etapa irabazi du gaur. Lasterketak Zahara de los Atunes (Cadiz) eta Benalmadena lotu ditu. Ramirez Abejak 193 kilometro eman ditu ihes eginda.
Ramirez Abejak 5 ordu, 2 minutu eta 10 segundo behar izan ditu 197 kilometroko ibilbidea betetzeko.
Patrick Gretsch alemaniarrak sailkapen nagusiko buruan jarraitzen du. Gretschek lehen etapa irabazi zuen San Fernandon (Cadiz).