Denboraldi amaiera
Euskatel-Euskadik Italian eta Kroazian jokatuko ditu azken lasterketak
EITB MEDIA
Siciliako Giroa eta la CRO Race lasterketetan hartuko du parte euskal taldeak.
Euskaltel-Euskadi taldeak bi itzulitan parte hartuko du aste honetan, Giro di Sicilia (Italia) eta CRO Race (Kroazia), asteartean hasita. Guztira, 13 txirrindulariak arituko dira bi multzo lehiakorretan.
Antonio Angulo, Xabier Mikel Azparren, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté lehiatuko dira Kroazian, sei etapatan asteartetik igandera, Jorge Azanzaren zuzendaritzapean.
Jokin Aranburu, Iker Ballarín, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Unai Iribar, Mikel Iturria eta Txomin Juaristi, ordea, Italiako Giro di Siciliako itzulian lehiatuko dira lau etapatan asteartetik ostiralera, David Echavarri zuzenduta. Multzo hau Italiako denboraldiko azken klasikoetan arituko da urriko lehendabiziko astean. Sizilian, 20 talde izango dira, bost WorldTour mailakoak.
Jorge Azanza, kirol zuzendaria: "Kroazia maila handiko lasterketa da, etapa luzeak dira eta ibilbide bihurria dute. Sizilia, berriz, itzuli menditsuagoa da, gogorragoa, eta saio bat gainean bukatuko da. Hainbat txirrindulari oso ondo iristen zaizkigu denboraldiko amaiera honetara. Egunero egingo diogu aurre saioei ezer baztertu gabe hasiera batean. Horrenbestez, helburua betikoa izango da: saio bat irabazten eta sailkapen nagusian txirrindulari bat sartzen aurreneko postuetan saiatuko gara".
CRO Race (irailak 28 - urriak 3)
Asteartea, 1. etapa: Osijek - Varaždin, 237 km
Asteazkena, 2. etapa: Slunj - Otocac, 187 km
Osteguna, 3. etapa: Primošten - Makarska, 167 km
Ostirala, 4. etapa: Zadar - Crikvenica, 197 km
Larunbata, 5. etapa: Rabac/Labin - Opatija, 137,5 km
Igandea, 6. etapa: Samobor - Zagreb, 156,5 km
Giro di Sicilia (irailak 28 - urriak 1)
Asteartea, 1. etapa: Avola – Licata, 179 km
Asteazkena, 2. etapa: Selinunte (Castelvetrano) – Mondello (Palermo), 173 km
Osteguna, 3. etapa: Termini Imerese – Caronia, 180 km
Ostirala, 4. etapa: Sant´Agata di Militello – Mascali, 180 km