Andaluziako Itzulia
Alejandro Valverdek etapa nagusia irabazi du eta lider berria da
Erredakzioa
Team Movistar taldeko txirrindulari murtziarra Andaluziako Itzuliaren lider berria da. Valverdek hirugarren etapa irabazi du Lucenan (Kordoba).
Alejandro Valverde (Team Movistar) murtziarra Andaluziako Itzuliaren 58. edizioko lider berria da. Hirugarren etapa irabazi du gaur Valverdek. Gaurko ibilbideak Lucenan (Kordoba) izan du amaiera.
Valverdek 4 ordu, 2 minutu eta 37 segundu behar izan ditu lasterketa bukatzeko. Etapak Malaga eta Lucenako Araceli Santutegia lotu ditu, 144,7 kilometroko ibilbidea. Horrela, Patrick Gretsch alemaniarrari lidergoa kendu dio murtziarrak. Holandako Project 1t4i taldeko txirrindularia lasterketako buru izan da gaur arte.
Sailkapenak:
Etapa:
1. Alejandro Valverde (ESP/Movistar Team) 4:02:37.
2. Denis Menchov (RUS/Katusha) a 10.
3. Rein Taaramae (EST/Cofidis) m.t.
4. Frank Schleck (LUX/RadioShack-Nissan) m.t.
5. Sergey Lagutin (UZB/Vacansoleil-DCM) 13.
6. IGOR ANTON (EUS/EUSKALTEL-EUSKADI) 15.
7. Matteo Carrara (ITA/Vacansoleil-DCM) 21.
8. Adrian Palomares (ESP/ANDALUCA) m.t.
9. SAMUEL SANCHEZ (ESP/EUSKALTEL-EUSKADI) 23.
10.Jerome Coppel (FRA/Saur-Sojasun) 24.
Orokorra:
1. Alejandro Valverde (ESP/MOVISTAR TEAM) 9:11:58.
2. Rein Taaramae (EST/Cofidis) a 3.
3. Jerome Coppel (FRA/Saur - Sojasun) 8.
4. Denis Menchov (RUS/Katusha) 14.
5. Sergey Lagutin (UZB/Vacansoleil-DCM) 15.
6. Tom Dumoulin (HOL/Project 1t4i) 18.
7. SAMUEL SANCHEZ (ESP/EUSKALTEL-EUSKADI) 21.
8. Frank Schleck (LUX/RadioShack-Nissan) 22.
9. Matthias Brandle (AUT/Team NetApp) 23.
10.HAIMAR ZUBELDIA (EUS/RadioShack-Nissan) 26.