Azkenengo etapa
Alejandro Valverdek irabazi du 2012ko Andaluziako Itzulia
Erredakzioa
Dani Morenok irabazi du itzuliko azken etapa Movistar taldeko liderraren aurretik. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) hirugarren izan da Guardiako helmugan.
Team Movistar taldeko Alejandro Valverdek eskuratu du 2012ko Andaluziako Itzulia. Azkeneko etapan Dani Morenok lortu du garaipena Valverderen eta Samuel Sanchezen aurretik, baina Murtziako txirrindulariak sailkapenean lortutako abantaila ederki mantendu du itzulia irabazteko.
Sailkapen orokorrean, Alejandro Valverderen atzetik Rein Taaramae, (Cofidis) 3 segundora eta Jerome Coppel, (Saur Sojasun) 8 segundora gelditu dira. Sailkapen nagusiko euskaldun onena Haimar Zubeldia izan da, zortzigarren, 28 segundora.
5. etapa:
1. Dani Moreno (Katusha) 3:14:54
2. Alejandro Valverde (Movistar Team) + 2
3. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
4. Sergey Lagutin (Vacansoleil) d.b.
5. Jelle Vanendert (Lotto-Belisol) d.b.
6. Robert Gesink (Rabobank) d.b.
7. Denis Menchov (Katusha) d.b.
8. Bauke Mollema (Rabobank) d.b.
9. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) d.b.
10. Rein Taaramae (Cofidis) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Alejandro Valverde (Movistar Team)
2. Rein Taaramae (Cofidis) a+3
3. Jerome Coppel (Saur Sojasun) + 8
4. Denis Menchov (Katusha) + 8
5. Sergey Lagutin (Vacansoleil) + 15
6. Tom Dumoulin (Project 1t4i) + 18
7. Frank Schleck (RadioShack-Nissan) + 22
8. Haimar Zubeldia (RadioShack-Nissan) + 26
9. Maxime Monfort (RadioShack-Nissan) + 27
10. Wilco Kelderman (Rabobank) + 28
11. Robert Gesink (Rabobank) d.b.
12. Bauke Mollema (Rabobank) + 29
13. Adrian Palomares (Andalucía) + 32
14. Matthias Brandle (NetApp) d.b.
15. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) + 35