Itxi

Esprintean

Vanmarckek Omloop Het Nieuwsblad proba irabazi du

Erredakzioa

Garmin-Barracuda taldeko txirrindulari gazteak Tom Boonen eta Juan Antonio Flecha gainditu ditu.

Vanmarcke. Argazkia: EFE

Belgikako Sep Vanmarcke txirrindulariak (Garmin-Barracuda) irabazi du esprintean Omloop Het Nieuwsblad probaren 67. edizioa. Ganten izan du irteera eta helmuga eta txirrindulariek 200 kilometro egin dituzte.

23 urteko gazteak Tom Boonen eta Juan Antonio Flecha gainditu ditu azken kilometroetan. Bere ibilbideko lehen garaipen garrantzitsua eskuratu du Vanmarckek. Iaz Sebastian Langeveld nagusitu zen.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)