Ibilbidea
Port Ainen izango du helmuga Kataluniako Voltaren etapa nagusiak
Erredakzioa
Aukera gutxi izango dute aurten abiadura-lasterkariek, ia etapa gehienek mendate bat izango baitute helmugatik hurbil.
Kataluniako Voltaren 92. edizioa martxoaren 19tik 25era bitartean jokatuko da eta antolakuntzak etapak jakinarazi ditu. Azpimarragarriena, etapa nagusiak Port Ainen izango duela helmuga.
Aukera gutxi izango dute aurten abiadura-lasterkariek ia etapa gehienek mendate bat izango baitute helmugatik hurbil. Iaz Alberto Contador nagusitu zen, baina TASek ezarri zion zigorraren ondorioz Michelle Scarponi (Lampre) txirrindulariari eman diote garaipena.
Voltako etapak:
- 1.etapa martxoaren 19an: Calella - Calella, 138 km.
- 2. etapa martxoaren 20an: Girona - Girona, 161 km.
- 3. etapa martxoaren 21ean: La Vall d'en Bas (Sant Esteve d'en Bas)-Port Aine, 210 km.
- 4. etapa martxoaren 22an: Tremp - Asco, 199 km.
- 5. etapa martxoaren 23an: Asco - Manresa 199 km.
- 6. etapa martxoaren 24an: Sant Fruitos del Bages - Badalona 169 km.
- 7. etapa martxoaren 25ean: Badalona - Bartzelona 119 km.