Itxi

Donostian

Contador auziko harakinak ez dio epaitegietara jotzeari uko egin

Erredakzioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Javier Zabaletaren lana aitortu du. Bere abokatuak erreklamazio bat jartzea aztertzen ari direla jakinarazi du egindako agerraldian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gipuzkoako Foru Aldundiak Javier Zabaleta, Alberto Contadorrek jan zuen haragia saldu zuen harakina, omendu du. Txirrindulariak positibo eman zuen klenbuterolarekin eta Irungo harategian erositako haragia jatearen ondorioa izan zela adierazi zuen.

Zabaletak prentsaurrekoa eskaini du gaur, eta Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatua, Koldo Lizarralde Nekazaritza zuzendaria eta Gipuzkoako Elikadura Enpresarien Federazioko ordezkariak izan dira bertan.

Bere abokatuak erreklamazio bat jartzea aztertzen ari direla jakinarazi du Zabaletak gaur egindako agerraldian.




Albisteak (2)

Bideoak (1)