Martxoaren 4tik 11ra
Igor Anton izango da Euskaltel-Euskadiko liderra Paris Nice proban
Erredakzioa
Talde laranjak multzo indartsuarekin jokatuko du Frantziako proba. Sicard, Gorka Izagirre, Mikel Astarloza, Pierre Cazaux, Pello Bilbao, Ricardo Garcia eta Saez de Arregi izango dira Antonekin batera.
Euskaltel-Euskadi taldeak Paris Nice probako 70. edizioan multzo indartsuarekin parte hartuko du. Igor Anton izango da taldeko liderra eta bere inguruan, Mikel Astarloza, Pello Bilbao, Romain Sicard, Gorka Izagirre, Pierre Cazaux, Ricardo Garcia eta Adrian Saez de Arregi izango dira. Gorka Gerrikagoitiak gaztetasuna eta beteranotasuna nahastu ditu zortzikote honetan.
Ibilbidea:
Etapa 1: Dampierre-en-Yvelines - Saint-Remy-las-Chevreuse (9.4 km, erlojupekoa)
Etapa 2: Mantes-la-Jolie - Orlaans (185 km)
Etapa 3: Vierzon - Le Lac de Vassiviere (194 km)
Etapa 4: Brive-la-Gaillarde - Rodez (183 km)
Etapa 5: Onet-le-Chateau - Mende (178 km)
Etapa 6: Suze-la-Rousse - Sisteron (176.5 km)
Etapa 7: Sisteron - Nice (220 km)
Etapa 8: Nice - Col d'Eze (9.6 km, cri)