Paris-Niza
Schleck anaiek Tony Martinen tronua bereganatu nahi dute
Erredakzioa
Lasterketak zortzi etapa eta 1.155 kilometro izango ditu eta Kosta Urdineko hiriburuan amaituko da ohi bezala.
Lasterketak zortzi etapa eta 1.155 kilometro izango ditu eta Kosta Urdineko hiriburuan amaituko da ohi bezala. 9,4 kilometroko erlojupeko batek Dampierre-en-Yvelines eta Saint-Remy-ls-Chevreuse lotuko ditu igande honetan, eta datorren asteburuan kronoigoera ikusgarri batek amaiera emango dio lasterketari.
Contadorrek 2007an eta 2010ean lasterketa irabazi zuen, baina bi urteko zigorrak garaipena lortzeko bidea zabaldu die gainerako txirrindulariei. Tony Martinek iaz irabazi zuen lasterketa. Txirrindulari alemaniarrak Levi Leipheimerren eta Tom Boonenen laguntza izango du.
Omega Pharma-Quick Step taldearekin batera RadioShack-Nissan da faboritoa. Frantziako Tourrera begira kilometroak hartuko ditu Andy Schlecken taldeak. Luxenburgoko txirrindulariak lehen garaipena bilatuko du 'errepidean' (2010eko irabazlea da Contadorren zigorraren ostean). Hala ere, anai txikiak Frank nagusia laguntzeko helburua izango du, baina taldeak Andreas Kloden eta Jens Voigt indartsuen aukerak ere baditu.
Gainera, nahiz eta Cadel Evans Tourreko txapelduna irteeran ez izan, Bradley Wiggins (Sky), Damiano Cunego (Lampre-ISD), Thomas Voeckler (Europcar), Thor Hushovd (BMC), Denis Menchov (Katusha) eta Ivan Basso (Liquigas-Cannondale) bertan izango dira.