Itxi

Lehiatzen jarraituko du

Alejandro Valverdek Movistar taldean jarraituko du 2022an

EITB Media

Leer en Castellano

Murtziako txirrindulariak 41 urte ditu eta kontratua berritu du Movistarrekin, denboraldi batez.

Alejando Valverde, Dauphinen lortutako etapa garaipen bat ospatzen. Argazkia: EITB Media

Alejandro Valverdek kontratua berritu Movistar taldearekin denboraldi batez, eta 41 urterekin profesional mailan lehiatzen jarraituko du. Datorren denboraldiaren amaieran erretiroa har lezake.

Valverdek 130 garaipen lortu ditu profesional mailan. 2022an klasikoren bat irabaztea izango du helburu, baita itzuli handietan etapa garaipenak lortzea.

Albisteak (3)