77. ekitaldia
Abenduaren 16an aurkeztuko du 2022ko ibilbidea Espainiako Itzuliak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lasterketaren 77. ekitaldia datorren urteko abuztuaren 19tik irailaren 11ra bitartean jokatuko da.
Espainiako Itzuliaren 77. edizioak abenduaren 16an plazaratuko du bere ibilbide ofiziala, Madrilgo IFEMA udal-jauregian, 19:30ean hasita egingo den ekitaldian.
Hala, aurkezpen horretan, Espainiako Itzuliaren antolatzaileek iragarriko dute zein herritatik igaroko diren 2022ko edizioko 21 etapak. Itzuliaren 77. ekitaldia abuztuaren 19an hasiko da, Utrechten (Herbehereak), eta irailaren 11n amaituko da, Madrilen.
Vuelta Utrechten jarriko da martxan, taldekako erlojupeko batekin, eta beste bi jardunaldi egingo ditu Herbehereetatik. Abuztuaren 20an, Hertogenbosch eta Utrecht lotuko dituen jardunaldia jokatuko da. Abuztuaren 21eko etapa, aldiz, Brabante iparraldean korrituko da, Bredan hasi eta amaituko den ibilbide batean.