Kargatzen...
Itxi

2022ko ibilbidea

2022ko Giroa Veronan amaituko da banakako erlojupeko batekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Giroaren amaierako kronoa Veronako Arena anfiteatro erromatarrean amaituko da. Laburbilduz, lasterketa arrosak 7 etapa izango ditu esprinterrentzat, mendiko 6 etapa, 6 etapa "mugitu" eta banakako 2 erlojupeko.

Italiako Giroa. Irudia: EITB Media

Veronan jokatuko da 2022ko Giroaren azken etapa, 17 kilometroko banakako erlojupekoa eginda. Hala, amaiera emango zaio maiatzaren 6tik 29ra bitartean 3.410 kilometro pilatuko dituen lasterketari.

Giroaren azken etapa, erlojupekoa, Veronako Arena anfiteatro erromatarrean amaituko da, aurten etapa motaren arabera zatika aurkeztu duten ibilbideari azkena emanez. Laburbilduz, lasterketa arrosak 7 etapa izango ditu esprinterrentzat, mendiko 6 etapa, 6 etapa "mugitu" eta banakako 2 erlojupeko.

Txirrindulariek guztira 3.410,3 kilometro egingo dituzte, 51.000 metroko desnibelarekin, eta proba Hungarian abiatuko da edizio honetan, maiatzaren 6an.

Iritsiera Veronara (17 kilometro 280 metroko desnibelarekin).

Giroko azken etapa.

Honakoak izango dira 2022ko Italiako Giroko etapak

1.a: maiatzak 6, Budapest – Visegrad (195 km)

2.a: maiatzak 7, Budapest – Budapest (9,2 km)

3.a: maiatzak 8 Kaposvar – Balatonfüred (201 km)

4.a: maiatzak 10, Avola – Etna (166 km)

5.a: maiatzak 11, Catania – Messina (172 km)

6.a: maiatzak 12, Palmi – Scalea (192 km)

7.a: maiatzak 13, Diamante – Potenza (198 km)

8.a: maiatzak 14, Napoli – Napoli (149 km)

9.a: maiatzak 15, Isernia – Blockhaus (187 km)

10.a: maiatzak 17, Pescara – Jesi (194 km)

11.a: maiatzak 18, Santarcangelo di Romagna - Reggio Emilia (199 km)

12.a: maiatzak 19, Parma – Genoa (186 km)

13.a: maiatzak 20, Sanremo – Cuneo (157 km)

14.a: maiatzak 21, Santena – Turin (153 km)

15.a: maiatzak 22, Rivarolo Canavese – Cogne (177 km)

16.a: maiatzak 24, Saló – Aprica (200 km)

17.a: maiatzak 25, Ponte di Legno – Lavarone (165 km)

18.a: maiatzak 26, Borgo Valsugana – Treviso (146 km)

19.a: maiatzak 27, Marano Lagunare - Sanctuaire de Castelmonte (178 km)

20.a: maiatzak 28, Belluno - Marmoloda (Passo Fedaia) (167 km)

21.a: maiatzak 29, Verona-Verona (17 km)

Albisteak (4)