Itxi

Tirreno-Adriatikoa

'Purito' Rodriguezek garaipena lortu du Offidan

Erredakzioa

'Purito'k azken kilometroan eraso egin eta alde txikia lortu du. Diferentzia mantendu egin du indar erakustaldia egin ondoren. Chris Horner estatubatuarrak (Radioshack) lidergoan jarraitzen du.

Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katusha) Kataluniako txirrindularia. Argazkia: EITB

Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katusha) Kataluniako txirrindulariak garaipena lortu du Tirreno-Adriatikoaren seigarren etapan. 181 kilometroko ibilbideak Offidan hasi eta udalerri berdinean izan du helmuga. Chris Horner estatubatuarrak (Radioshack) lidergoan jarraitzen du.

'Purito'k azken kilometroan eraso egin eta alde txikia lortu du. Diferentzia mantendu egin du indar erakustaldia egin ondoren. Vincezo Nibali (Liquigas) eta Danilo Di Luca (Acqua e Sapone) txirrindulari italiarrek metro gutxira zeharkatu dute helmuga.

4 ordu, 38 minutu eta 27 segundo behar izan ditu txirrindulari kataluniarrak denboraldiko aurreneko garaipena lortzeko. Udaberriko klasiketan parte hartzeko gorputzaldi onean dagoela demostratu du Rodriguezek. Udaberriko klasikak urteko helburu nagusia dira kataluniarrarentzako.

Astearte honetan lasterketako azken etapa jokatuko da: 9,3 kilometroko erlojupekoa San Benedetto del Tronton.

6. etapa:

1. Joaquim Rodriguez (Katusha) 4:38:27
2. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) d.b.
3. Danilo di Luca (Acqua&Sapone) d.b.
4. Chris Horner (RadioShack) d.b.
5. Rinaldo Nocentini (Ag2R) d.b.
6. Wout Poels (Vacansoleil) d.b.
7. Roman Kreuziger (Astana) d.b.
8. Oscar Gatto (Farnese Vini) d.b.
9. Michele Scarponi (Lampre-ISD) d.b.
10. Johnny Hoogerland (Vacansoleil) d.b.

Sailkapen orokorral:

1. Chris Horner (RadioShack) 29:27:06
2. Roman Kreuziger (Astana) 5 segundora
3. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) 6 segundora
4. Rinaldo Nocentini (AG2R) 45 segundora
5. Michele Scarponi (Lampre-ISD) 47 segundora
6. Johnny Hoogerland (Vacansoleil) 48 segundora





Albisteak (2)