Tirreno-Adriatikoa
Cancellarak erlojupekoa irabazi du, eta Nibalik itzulia
Erredakzioa
Horner liderrarekin sei segundoko desabantaila zuen Nibalik erlojupekoa hasi baino lehen. Kreuzigerrekin segundo bakarrera zegoen, baina txirrindulari italiarrak biak gainditu ditu saioan.
Vincezo Nibali (Liquigas) txirrindulari italiarrak garaipena lortu du Tirreno-Adriatikoan. 9,3 kilometroko azken erlojupekoak erabaki du itzulia. Fabian Cancellara (RadioShack) Luxenburgoko txirrindulariak gaurko saioa irabazi du.
Christopher Horner (RadioShack) liderrarekin sei segundoko desabantaila zuen Nibalik erlojupekoa hasi baino lehen. Roman Kreuzigerrekin (Astana) segundo bakarreko atzerapena zuen, baina txirrindulari italiarrak biak gainditu ditu saioan. San Benedetto del Trontoteko kaleetatik bederatzi kilometroko ibilbide erabat laua izan du erlojupekoak.
Hornerrek bigarren amaitu du, eta Kreuzigerrek hirugarren. Bien bitartean, etapan Cancellarak 12 segundoko aldea atera dio Daniele Bennatiri (RadioShack), eta 16 segundo Cameron Meyerri (GreenEDGE).
Sailkapen orokorra:
1 Vincenzo NIBALI LIQ 29:38:08
2 Christopher HORNER RNT 14
3 Roman KREUZIGER AST 26
4 Rinaldo NOCENTINI ALM 53
5 Johnny HOOGERLAND VCD +1:00
6 Joaquin RODRIGUEZ OLIVER KAT +1:16
7 Michele SCARPONI LAM +1:16
8 Wouter POELS VCD +1:25
9 Christophe RIBLON ALM +1:31
10 Cameron MEYER GEC +1:33
Etapako sailkapena:
1. Fabian Cancellara (RadioShack) 10:36
2. Daniele Bennati (RadioShack) 12 segundora
3. Cameron Meyer (GreenEDGE) 16 segundora
4. Svein Tuft (GreenEDGE) d.b.
5. Manuele Boaro (Saxo Bank) d.b.
6. Hayden Roulston (RadioShack) 17 segundora
7. Ian Stannard (Sky) 18 segundora
8. Peter Velits (Omega Pharma-Quick Step) 20 segundora
9. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) d.b.
10. Marco Pinotti (BMC) 21 segundora