Itxi

92. edizioa

Gaur hasiko da 2012ko Kataluniako Volta

Erredakzioa

Alejandro Valverde, Andy Schleck, Samuel Sanchez, Bradley Wiggins, Ivan Basso, Denis Menchov, Thor Hushovd, Robert Gesink edo Levi Leipheimer, faboritoen artean.

Valverde. Argazkia: EFE

Kalitate handiko txirrindulariz betetako Kataluniako Voltako 92. edizioa hasiko da bihar Calella herrian. Munduko txirrndulari onenetarikoak izango dira Kataluniako errepideetan, haien artean Alejandro Valverde (Movistar) eta Andy Schleck (RadioShack).

91. edizioko garailea, Alberto Contador ezin izango da itzulian egon eta horregaitik garaipena lortzeko lehia bizia izango da. Samuel Sanchez (Euskaltel), Bradley Wiggins (Sky), Ivan Basso (Liquigas), Denis Menchov (Katusha), Thor Hushovd (BMC), Robert Gesink (Rabobank) edo Levi Leipheimer (Omega Pharma-Quickstep), izango dira Valerverderkin eta Schleckekin batera faborito nagusiak.

Zazpi egunetako itzulia izango da eta ibilbidea inoiz baino erakargarriagoa izango da. Etapa nagusia hirugarren egunean jokatuko da eta helmuga Port Aine eski estazioan egongo da kokatuta.




Albisteak (2)