77. edizioa
2022ko Espainiako Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute
Agentziak | Erredakzioa
Utrechten hasiko da abuztuaren 19an eta Madrilen bukatuko da irailaren 11n. 77. edizioaren hiru etapa pasako dira Euskaditik, horietako bi Euskal Autonomia Erkidegoan hasi eta bukatuko direlarik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2022ko Espainiako Itzuliak ostegun honetan (abenduak 16) aurkeztu du 77. edizioaren ibilbidea, Madrilen egin den ekitaldian. Mendiko bederatzi etapa eta bi erlojupeko (taldekako bat eta banakako beste bat) izango ditu, eta Utrechten hasi eta Herbehereetan egingo dira lehen hiru etapak; ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoak hartuko ditu laugarren, bosgarren eta seigarren etapak.
Euskadik hiru etapa hartuko ditu: Gasteiz-Guardia (4. etapa) abuztuaren 23an, Irun-Bilbo (5. etapa) abuztuaren 24an eta Bilbo-Liebana (6. etapa) abuztuaren 25ean.
Lasterketa horren 77. edizioak sei etapa lau izango ditu, beste bi lauak izango dira baina goian amaituko dira, eta hiru atseden egun izango ditu.
Espainiako Itzulian inoiz igo ez diren bost mendate igoko dituzte txirrindulariek; Jano (Kantabria, 6. etapa), Fancuaya (Asturias, 8. etapa), Reales (Malaga, 12. etapa), Tentudiako monasterioa (Extremadura, 17. etapa) eta Piornal (Extremadura, 18. etapa).
2022ko Espainiako Itzuliko etapak:
Abuztuak 19: 1. etapa, Utrecht-Utrecht (23,3 km) Taldekako erlojupekoa
Abuztuak 20: 2. etapa, Hertogenbosch-Utrecht (175,1 km) Laua
Abuztuak 21: 3. etapa, Breda-Breda (193,2 km) Laua
Abuztuak 22: ATSEDEN EGUNA
Abuztuak 23: 4. etapa, Gasteiz-Guardia (153,5 km) Erdi mailako mendikoa
Abuztuak 24: 5. etapa, Irun-Bilbo (187 km) Erdi mailako mendikoa
Abuztuak 25: 6. etapa, Bilbo-Jano (180 km) Mendikoa
Abuztuak 26: 7. etapa, Camargo-Cistierna (190,1 km) Erdi mailako mendikoa
Abuztuak 27: 8. etapa, Pola de Laviana-Fancuaya (Yernes y Tameza) (154,5 km) Mendikoa
Abuztuak 28: 9. etapa, Villaviciosa-Les Praeres (Nava) (175,5 km) Mendikoa
Abuztuak 29: ATSEDEN EGUNA
Abuztuak 30: 10. etapa, Elx-Alacant (31,1 km) Banakako erlojupekoa
Abuztuak 31: 11. etapa, Murtzia-Gata lurmuturra (193 km) Laua
Irailak 1: 12. etapa, Salobreña-Peñas Blancas (Estepona) (195,5 km) Mendatean amaituko da
Irailak 2: 13. etapa, Ronda-Montilla (171 km) Laua
Irailak 3: 14. etapa, Montoro-La Pandera (160,3 km) Mendikoa
Irailak 4: 15. etapa, Martos-Sierra Nevada (148,1 km) Mendikoa
Irailak 5: ATSEDEN EGUNA
Irailak 6: 16. etapa, Sanlúcar de Barrameda-Tomares (188,9 km) Laua
Irailak 7: 17. etapa, Aracena-Tentudía monasterioa (160 km) Mendatean amaituko da
Irailak 8: 18. etapa, Trujillo-Piornal (191,7 km) Mendikoa
Irailak 9: 19. etapa, Talavera-Talavera (132,7 km) Erdi mailako mendikoa
Irailak 10: 20. etapa, Moralzarzal-Navacerrada (175,5 km) Mendikoa
Irailak 11: 21. etapa, Las Rozas-Madril (100,5 km) Laua