Bigarren etapa
Albasini, jaun eta jabe Kataluniako Voltan
Erredakzioa
GreenEdge taldeko suitzarrak aurreneko bi etapak irabazi ditu erakustaldia emanda. Alejandro Valverdek erorikoa izan du eta helmugan 2 minutu galdu ditu faboritoen taldearekin.
Michael Albasini (GreenEdge) suitzarrak irabazi ditu Kataluniako Voltako aurreneko bi etapak. Lehenengo etapan lortutako lidergoa mantentzea lortu du Albasinik Gironan esprintean garaipena lortuta. Alejandro Valverde (Movistar) murtziarrak erorikoa izan du eta faboritoen taldearekiko 02:10 galdu du helmugan.
GreenEdge taldeko txirrindulariak Alt dels Angels mendateko jaitsieran harrapatu du faboritoen taldea eta Gironako esprintean azkarrena izan da Dario Cataldoren (Omega) eta Rigoberto Uranen (Sky) aurretik.
Sailkapen orokorrean minutu bat eta 32 segundoko aldea du Michael Albasinik faboritoekin. Bigarren sailkatua Ryder Hesjedal (Garmin) da eta hirugarren Mickael Cherel (FDJ-BigMat).
2. etapa:
1. Michael Albasini (GreenEDGE) 3:52:07
2. Dario Cataldo (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
3. Rigoberto Uran (Sky) d.b.
4. Damiano Cunego (Lampre-ISD) d.b.
5. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) d.b.
6. Sergio Pardilla (Movistar Team) d.b.
7. Arnold Jeannesson (FDJ-BigMat) d.b.
8. Alberto Losada (katusha) d.b.
9. Richie Porte (Sky) d.b.
10. Robert Kiserlovski (Astana) d.b.
11. Daniel Martin (Garmin-Barracuda) d.b.
12. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) d.b.
13. Wilco Kelderman (Rabobank) d.b.
14. Jakob Fuglsang (RadioShack-Nissan) d.b.
15. Alexandr Dyachenko (Astana) d.ba
Sailkapen orokorra:
1. Michael Albasini (GreenEDGE) 7:12:11
2. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) + 1:32
3. Mickael Cherel (FDJ-BigMat) d.b.
4. Steve Morabito (BMC) d.b.
5. Arnold Jeannesson (FDJ-BigMat) d.b.