Azken etapa
Cadel Evansek irabazi du Nazioarteko Kriteriuma
Erredakzioa
Pierrick Fedrigok irabazi du azken etapa eta frantziarrak sailkapen nagusiko bigarren postuan bukatu du proba.
Cadel Evans (BMC) 2011ko Frantziako Tourreko txapeldunak irabazi du Nazioarteko Kriteriuma. Azken etapa Korsikako irlan korritu da eta Pierrick Fedrigok (FDJ) irabazi du.
Evansek lehehn egunean lortu zuen lidergoa erlojupekoa irabazita eta azken etapan ondo kontrolatu ditu aurkari guztiak L’Ospedaleko igoeran. Fiedrigok irabazi du etapa, Rinaldo Nocentini (Ag2R) izan da bigarren eta Lars-Petter Nordhaugek (Sky) bukatu du etapa hirugarren postuan.
Sailkapen nagusian Cadel Evans izan da lehena eta zortzi segundo atera dizkio bigarren izan den Fiedrigori eta hirugarren izan den Michael Rogersi (Sky) ere.
Azken etapako sailkapena:
.1. Pierrick Fedrigo (FRA/FDJ) 4.52:34
.2. Rinaldo Nocentini (ITA/Ag2r) d.b.
.3. Lars-Peter Nordhaug (NOR/Sky) d.b.
.4. Cadel Evans (AUS/BMC) d.b.
.5. Guillaume Levarlet (FRA/Saur) + 08
.6. Christophe Le Mevel (FRA/Garmin) d.b.
.7. Igor Anton (EUS/Euskaltel) d.b.
.8. Michael Rogers (AUS/Sky) d.b.
.9. Jean-Christophe Peraud (FRA/Ag2r) + 20
10. Hubert Dupont (FRA/Ag2r) + 21
Sailkapen nagusia:
.1. Cadel Evans (AUS/BMC) 7.03:43
.2. Pierrick Fedrigo (FRA/FDJ) + 08
.3. Michael Rogers (AUS/Sky) d.b.
.4. Lars-Peter Nordhaug (NOR/Sky) + 09
.5. Rinaldo Nocentini (ITA/Ag2r) d.b.
.6. Maxime Monfort (BEL/Radioshack) + 23
.7. Igor Anton (EUS/Euskaltel) + 38
.8. Thomas Lövkvist (SUE/Sky) + 42
.9. Hubert Dupont (FRA/Ag2r) + 47
10. Christophe Riblon (FRA/Ag2r) + 1:11