60 urte eta gero
Bartzelonak 2023ko Vueltako irteera hartuko du
EITB Media
Lasterketako lehen bi etapan jokatuko dira bertan. Urte berean Frantziako Tourra Bilbon hasiko da.
Bartzelonako hiriak 2023ko Espainiako Vueltako irteera eta bigarren etapa hartuko ditu.
Duela 60 urte Kataluniako hiriburutik irten zen azkenekoz Espainiako Itzulia.
Javier Guillenek, La Vueltako zuzendari nagusiak eta David Escudek, Bartzelonako kirol zinegotziak, prentsaurrekoan iragarri dute gaur albistea.
1962. urtean hasi zen Bartzelonatik Espainiako Itzulia eta azken bederatzi urteetan ez du etaparik hartzen.