Kargatzen...
Itxi

Ospitalera eraman dute

Egan Bernalek istripua izan du Kolonbian entrenatzen ari zela autobus baten kontra talka eginda

EITB Media

Leer en Castellano

Ineos Grenadierseko txirrindularia ospitalera eraman dute taldekideekin entrenatzen ari zenean, bidaiari bat uzteko zakarki gelditu den autobus baten kontra talka egin ostean. Bernal egonkor dagoela jakinarazi du Britainia Handiko taldeak.

Egan Bernal, Ineos Grenadiers taldeko txirrindularia. Argazkia: EFE

Egan Bernalek istripua izan du astelehen honetan (urtarrilak 24) Ineos Grenadierseko taldekideekin batera Cundinamarcan (Kolonbia) entrenatzen ari zenean autobus baten kontra talka eginda.

Txirrindularia ospitalera eraman dute. "Egan Bernal egonkor dago, eta froga gehiago egingo dizkiote", adierazi du Ineos Grenadires taldeak.

"Txirrindularia autobusaren noranzko eta bide beretik joan da, ez du ikusi ibilgailuak egin duen maniobra, eta talka egin du autobusaren atzealdearekin", gaineratu du Poliziak.

Albisteak (2)