Erorikoa Flandeseko Tourrean
Fabian Cancellarak lepauztaian hautsura hirukoitza du
Erredakzioa
Udaberriko klasikoak ezin izango ditu jokatu Suitzako txirrindulariak eta guztia ondo badoa, Frantziako Tourrrean itzuliko da errepideetara.
Fabian Cancellara txirrindulari suitzarrak (RadioShack-Nissan) erorikoa izan du Flandeseko Tourrean eta eskuineko lepauztaian haustura hirukoitza du.
Helmugara heltzeko 62 kilometrora izan du erorikoa Cancellarak eta Oudenaardeko ospitalera eraman dute. Medikuek, aztertu eta gero, haustura hirukoitza baieztatu dute.
Txirrindularia Baseleko bidean dago, bertan ebakuntza egingo baitiote. Udaberriko klasikoak galdu egingo ditu Cancellarak, baina guztia ondo joan ezkero, Frantziako Tourrean itzuliko da errepideetara.