Itxi

Mallorcako Challengea

Arnaud de Lie, azkarrena Palmako esprintean

EITB Media

Leer en Castellano

Antonio Sotok (Euskaltel-Euskadi) mendiko sailkapena eraman du eta Peio Goikoetxeak (Euskaltel-Euskadi) tarteko esprint berezien saria.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arnaud de Liek (Lotto-Soudal) irabazi du 169,1 kilometroko Palmako Hondartza - Palma Saria. Belgikako txirrindulariak 3 ordu, 54 minutu eta 23 segundo behar izan ditu ibilbidea burutzeko.

De Lie ziklistak Juan Sebastian Molano (UAE Emirates) eta Sasha Weemaes (Sport Vlaanderen) gainditu ditu Palmako helmugan.

Beste alde batetik, Antonio Sotok (Euskaltel-Euskadi) mendiko sailkapena eraman du eta Peio Goikoetxeak (Euskaltel-Euskadi) tarteko esprint berezien saria.

Eguneko ihesaldian Sergio Roman Martin (Caja Rural-Seguros RGA), Xabier Azparren (Euskaltel-Euskadi), Ander Okamina (Burgos-BH), Vincent Hoppezak (Beat Cyclying) eta Isaac Canton (Burgos-BH) izan dira, baina azkenean tropelak harrapatu egin ditu-

Eta nabrmentzekoa da Mallorcako Challengeko protagonista Alejandro Valverde (Movistar Team) izan dela. Bere azken denboraldian garaipena erdietsi egin zuen Port d'Andratxeko gainean eta beste bigarren postu bat lortu ere.

SAILKAPENA

1. DE LIE Arnaud (Lotto Soudal) 3:54:23

2. MOLANO Juan Sebastian (UAE Team Emirates) 0:00

3. WEEMAES Sasha (Sport Vlaanderen - Baloise) 0:00

4. HOFSTETTER Hugo (Team Arkéa Samsic) 0:00

5. COLNAGHI Luca (Bardiani-CSF-Faizane) 0:00

6. MATTHEWS Michael (Team BikeExchange - Jayco) 0:00

7. NIZZOLO Giacomo (Israel - Premier Tech) 0:00

8. FIORELLI Filippo (Bardiani-CSF-Faizane) 0:00

9. MOSCHETTI Matteo (Trek - Segafredo) 0:00

10. WALSCHEID Max (Cofidis) 0:00

Albisteak (1)

Bideoak (4)